Itxi

Faktoria magazina

MODA

Kusto Basque Country, surfa munduko oihalekin koloreztatzeko

EITB Media

Bidaia eta surfa dute gustuko Maria Gorostiola algortarrak eta Jon Kustodio azkoitiarrak, eta, bi zaletasunak uztartuta, munduko hainbat txokotatik ekarritako oihalekin ondutako jantzien eta osagarrien marka sortu dute: Kusto Basque Country.

  • Maria Gorostiola eta Jon Kustodio, Kusto Basque Countryren arduradunak

    Maria Gorostiola eta Jon Kustodio, Kusto Basque Countryren arduradunak

    21:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020ko azaroaren 21ean jaio zen Kusto Basque Country, Maria Gorostiolak Jon Kustodiori surfeko taularentzako zorro bat egin zionean, urtebetetze opari gisa. Baina, ingurukoei gustatu, eta orduan hasi ziren enkarguak jasotzen. Aurtengo udaberrian ekin diote, ordea, azoketan eta Instagram bidez saltzeari.

Oihalak dira markaren bereizgarri nagusia. Izan ere, Marokotik, Tailandiatik edota Perutik ekarritako telekin egiten dituzte euren produktuak, tokian tokiko nortasuna jasotzen duten oihalekin. Hala, koloretsuak, biziak, eta ekoizle txikiek egindakoak dira ehun horiek.