Itxi

Faktoria

Donostia

Eneko Goia: "Mugikortasunari buruzko informazioa hobetu egin behar da"

Mikel Yarza | EItb Media

Donostiako alkateak mugikortasun plana fintzearen garrantzia azpimarratu du, hala ere, Goairen ustez auto pribaturik gabeko Donostia erdigune bat ez da bideragarria. Turismoaren kanona ezartzeko aukerei dagokienez, Paris eta Erromaren eredua jarraitzearen alde egin du.

  • Eneko Goia, Donostiako alkatea.

    Eneko Goia, Donostiako alkatea.

    22:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiak ibiligailuz gainezka egin izanaren ondorioz hiri erdigunea ixtea ohiko erabikitzat jo du Eneko Goia alkateak. Disuasio-parkingak ugaritu eta modu eraginkorragoan funtzionatzearen beharraz mintzatu da, baita mugikortasunari buruzko informazioa panelen bidez argiago ematearen garrantziaz ere.

Goiak zehaztu duenez, Donostia kostaldean gauez egoiliar bineta dutenek soilik aparkatzeko hartutako neurria "betearazten" ari da Udala "eta isunak jartzen". Gaineratu duenez, neurri hau "ez da behin betikoa" eta asmoa da "ordenantza aldatzea eta gaia hiri osora zabaltzea".

EAJ Espainiako Diputatuen Kongresuko presidentetza eskuratzeko aukerez galdetuta, "Espainiako politikagintza egoera zailean" ikusten du Goiak. Hauteskunde errepikapena ez litzaioke gustatuko eta sozialistak negoziazioetarako "nahikoa borondatez" ikusten dituen arren, "agian ez da gaitasunik egongo Gobernua eratzeko".