Faktoria
Elkarrizketa
Paula Franco, biodiseinatzailea: "Sukaldea bihurtzen da zure laborategia"
EITB Media
Diziplina anitzeko artistak material berriak "kozinatzen" ditu, birziklapen organikoarekin, algekin eta zelulosarekin produktu jasangarriak sortu, eta horietatik abiatuta bere artea lantzeko.
-
Paula Franco
19:01 min
Paula Franco diziplina anitzeko artista eta biodiseinatzailea da, eta bioartea egiten du. Material berriak lantzen ditu, "kozinatu" egiten ditu. Birziklapen organikoarekin, algekin eta zelulosarekin produktu jasangarriak sortu, eta horietatik abiatuta bere artea lantzeko. Berak argi du: zergatik sortu materialak era artifizialean, gauza naturalekin sor badaitezke? Gainera, guztia etxean egiten du, sukaldea bihurtzen baitu bere laborategi.
Gizarte-aldaketa eta larrialdi klimatikoa dira bere motibazio nagusia. "BiomassLab" izeneko bere azken lanean, laborategiak etxeko espaziora eramaten ditu, birziklapen organikoarekin, algekin eta zelulosarekin produktu jasangarriak sortuz.
Tabakalerako Medialaben lantegia antolatu zuten abuztuaren lehen hastean, "Biomaterialak kozinatzen" izenburupean, eta Paularen gidaritzapean hainbat biomaterial sortu zituzten bertaratutakoek.