Itxi

Faktoria

JUnts

Knorr: "Amnistia eta autodeterminazio eskubidea dira Sanchezen inbestidurarako negoziazioan abiapuntuak"

I. I. B. | EITb Media

Espainiako Kongresuko mahaiko negoziazioak amaituta, Pedro Sanchezen inbestidura saiorako negoziaketa berria jarri dela abian esan du Gorka Knorr Junts alderdiko kideak. Amnistia eta Espainiaren plurinazionaltasuna dira Kataluniako alderdiaren marra gorrian fase berri honetan.

  • Gorka Knorr, Junts alderdiko kidea

    Gorka Knorr, Junts alderdiko kidea

    10:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Knörr Junts alderdiko kideak Kongresuko mahaiaren bozketaren biharamuna aztertu du Euskadi Irratiko Faktoria-n. Francina Armengol sozialistak mahaiko presidentzia lortu eta biharamunean esan du bereizi egin behar direla bi faseak: "Lehen urratsa da mahaia, eta beste bat inbestidura. Bigarren horretan etorriko dira politika sakoneko gaiak". Knorr-ek aurreratu du bigarren aldi honetan negoziazioen abiapuntu izango direla "amnistia eta autodeterminazio eskubidea". Horretarako, Europar Batasuneko txandakako presidentzia Espainiaren esku egonda, une hau baliatzeko beharra ikusten du Junts-eko ordezkariak.

Mahaiko presidentziarako Carles Puigdemont-en alderdiak lorturikoa balioan jarri du Knorr-ek. Batetik, euskara eta katalana bezalako hizkuntza koofizialak Europan erabiltzeko aukerak ingelesaren eta frantsesaren pare jartzen ditu. Bestetik, Bartzelona eta Cambrils-ko atentatuak argitzeko ikerketa batzordea ezinbesteko jo du. Europan ez dagoela estaturik dio gisa honetako gertakariak ikertzeko batzorderik gabe. Erdietsi dituzten akordioez ohartarazpena ere egin du: "Ez du balio ERC-rekin egin duten bezala promesak egin eta ez betetzeak. Junts-ek era desberdin batean negoziatu du eta iraungitze data bat jarrita dago".