Itxi

Faktoria

Kurkuma proiektua

Ane Baztarrika: "Ongizatea bermatzea da nire proiektuaren helburua"

Ane Baztarrika yoga irakaslea eta artista donostiarra da. Urteak besteentzat lan egin ostean, eta munduan zehar ezagutzak batu ostean, bere proiektu propioa sortzea erabaki du. Kurkuma proiektuan diziplina ezberdinak uztartu nahi ditu, beti ere ongizatea oinarri duela.

  • Ane Baztarrikak "Kurkuma" proiektua aurkeztu digu.

    Ane Baztarrikak "Kurkuma" proiektua aurkeztu digu.

Ane Baztarrikak artea oso gertukoa izan du txikitatik. Arte Ederren ikasketak egin ostean, Erresuma Batura joan eta oihalgintzaren munduan murgildu zen. Bertan erabiltzen ziren produktu toxikoak alde batera utzi eta tindagai naturalak erabiltzen hasi zen, besteak beste, Japonian ikasitako orizomegami teknika erabiliz.

Yoga bere beste pasioa zen eta duela urtebete erabaki zuen bi diziplinak uztartu zitezkeela. Orain ideia horri izena jarri dio eta Kurkuma proiektua sortu du. Lokala topatu berritan bertan egingo duen proiektua azaldu digu Faktorian. Baztarrikak oso argi du, bere helburua ongizatea bermatzea dela, egiten duen guztian hori delako oinarria.