Itxi

Faktoria

Ikasturte berria Iparraldean

Kattalin Elizalde kolegioak ateak zabaldu ditu

Jokin Etxebarria

Seaskaren bosgarren kolegioak gaur zabaldu ditu ateak, Senperen, eta momentuz 82 ikasle hartuko ditu. Urtarrilerako, oraindik eraikitzen ari diren Kiroldegia eta gainontzeko espazioak amaituta izatea espero dute.

  • Kattalin Elizalde Kolegioa

    Kattalin Elizalde Kolegioa

    6:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Seaskak, kolegio berria estreinatu du gaur, eta Senpereko lakutik 200 metro eskasera egin du gainera. Kattalin Elizalde izena jarri diote, Inkisizioak, sorgin ehizan, preso egindako herriko emakumearen omenez. Sinbolo moduan hartu nahi izan dute.

7 hilabetean ekarri dute gora eraikina eta nahiz eta oraindik dena ez dagoen amaituta, Senpere, Azkaine, Sara, Zuraide, Basusarri, Arrangoitze, Ahetze, Arbona eta Ainhoako  82 ikasle lehen klaseak hasi dira hartzen bertan, dagoeneko. Obrek beste bi fase izango dituzte eta espero dute, urtarrilerako dena amaituta edukitzea, kiroldegi eta guzti.