Faktoria
Jesus Egiguren, PSE
Egiguren: 'Urkulluk planteatu duena gehiago da hauteskundeetarako EAJren bandera, Madrilen negoziatzeko baino'
Jesus Egiguren buruzagi sozialistaren iritziz, Iñigo Urkullu Lehendakariak proposatu duen konferentzia konstituzionalaren proiektuak 'ez du aurrera egingo'.
-
Jesus Egiguren, Faktorian
12:20 min
Bide laburra ikusten dio Jesus Egiguren Euskadiko sozialisten presidente izandakoak Lehendakariak osatu nahi duen Konferentzia Konstituzionalari. 'Unibertsitatean hitzaldi bat emateko oso ondo dago baina, politika errealismoa da eta beste faktore asko daude eta berak egin duen planteamendu horrek ez dut uste aurrera egingo duenik'. Faktoria albistegian Egigurenek esan du arazo nagusi bat ikusten diola, itunarena. 'Urkulluk asko hitz egiten du paktoari buruz , Estatuarekin ituna Konbentzio hori egiteko baina, ahaztu egiten zaio adostasun handiena euskaldunen artean egin behar duela eta EAJk ez du euskaldun gzutien izenean formula bat Madrila joateko'. PSEren buruzagiak gainera, hauteskunde testuinguruan kokatu du gainera Iñigo Urkulluk mahai gainean jarri duena: 'behar bada Urkulluk planteatzen duena gehiago da hauteskunde ekonomikoetarako proposamen bat, EAJren bandera bat, Madrilen negoziatzeko baino'.
Amnistia
Kataluniako alderdiekin 'piskanaka hitz egiten hasi behar' dela uste du Egigurenekin eta ahal diren formulak bilatzen. Normaltzat jo du alderdi katalanek euren babesaren truke Sanchezi eskaerak egitea baina, argi dio: 'presidentegaiak mugak ditu' eta horietako bat amnistia litzake. Jesus Egigurenen hitzetan PSOEk ez dio bide emango amnistia izena duen ezerri, 'zaila ikusten dut, PSOE barruan eta kanpoan ere' ezinegona sortuko duelako. Baina, bete hau ere erantsi du buruzagi sozialistak: 'Konstituzioa egin zenean borodatea izan zen amnistia gehiago ez ematea, horregatik onartu ziren indultoak. Beraz, amnistiarekin lortu litekeena lortu liteke baita ere indultoaren bitartez'.
Lehendakarigaiak
Hauteskunde urtea izango da 2024 Euskal Autonomia Erkidegoan eta alderdiek euren hautagaiak aukeratzeko prozesua hastear dute. Egigurenek Faktorian esan du bai Urkullu eta baita Otegi ere ikusten dituela EAJ eta EHBilduren zerrendaburu. Egungo lehendakariak bere burua postu horretan jarri du 'mahai gainean jarri duen konferentzia konstituzionalaren proopsamenarekin. Arnaldu Otegiren kasuan, abantailak ikusten dizkio Egigurenek: 'karisma du, proiektua aurrera atera du' nahiz eta onartu duen Faktorian, beharbada hainbat jenderentzat 'gehiegi ikusitako politikoa' den.