Itxi

Faktoria

ELAko idazkari nagusia

Mitxel Lakuntza: "Ortuzarrek oposiziorik gabeko gizartea amesten du eta hori ez da posible Euskal Herrian"

Pilar Goya | EITb Media

ELAko idazkari nagusiak aokritikarik ez egiteko arreta desbideratzen saiatzea leporatu die EAJko presidenteari eta Urkullu lehendakariari; EH Bilduri berriz, oposizio indartsurik eta sakonik ez egitea. Mitxel Lakuntzak egoera politikoa eta lanurte berriaren erronka sindikalak aztertu ditu.

  • Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia

    Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia

    24:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez, hiru izango dira borroka sindikalaren erronkak hasi berri den lanurtean: bizitzaren garestitzeari aurre egiten jarraitzea, zerbitzu pulbikoen defentsa eta prekaritataren aurkako borroka. Lan hitzarmenen negoziazioari dagokionez, sektore feminizatuetakoak falta direla azpimaratu du, merkataritzan edo ostalaritzan, adibidez, lurraldeen arabera. Orain arte sinatutakoetan oso baldintza onak lortu direla uste du eta lortutakoa, borroka sindikalari esker izan dela azpimarratu du, mobilizazioak eta grebak barne.

LABekiko harremanez galdetuta, Lakuntzak adierazi du LABek izan beharko lukeela lehentasunezko aliatua eta nahiko luketela gutxieneko akordio batera iritsi baina gaur gaurkoz ez dela posible bide ezberdinetatik ari direlako. Adibide gisa, azken lan heriotza salatzeko ELORRIOn gaur egingo den bilkura aipatu du, ELA ez beste sindikatuak elkartuko dituena: "Ez gara hor izango, LABek erabaki duelako OSALANeko mahaira itzultzea eta galdetzen diogu LABi zer aldatu da  mahi horretara itzultzeko? Ez da uztargarria kalean eta mahaian aldi berean egotea".

Politikari dagokionez, gogor kritikatu ditu Andoni Ortuzar EAJko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria: "Ortuzarri pasatzen zaio amesten duela oposiziorik gabeko gizarte bat eta hori ez da posible, are gutxiago Euskal Herrian. Bitxia da nola ikusten duten sindikatuen  eta oposizioaren papera.... Ortuzarrek eta Urkulluk ez dute onartzen gure funtsan politikaen eraldaketa behartzea dagoela, baldin eta langileen kalterako badira.....Urkullu lehendakaria interesa debideratu nahiean dabil, gizartean dauden haserreak ulertu  eta autokritika egin beharrean, fokoa gugan jarriz".

EH Bilduri ere zuzendu dio kritikarik: "Gure ustez EH Bilduk oposizio lanetan intentsitate handiagoz eta beste sakontasu nbatez jardun beharko luke baina ez du egiten". Lizarra-Garaziren 25 garern urteurrenaren biharamunean, Lakuntzak adierazi du akordio hura zolua izan zela, abiapuntu egokia "erdigunean jarri zelako arazo politiko-historiko bat zegoela eta hura konpontzeko metodo egoki bat, negoziaketa eta elkarrizketarena".