Itxi

Faktoria

Euskara kanpoko erakundeetan

"Euskararen prestigioarentzat oso garantzitsua da Europa eta Estatuko egunkarietan euskara erabiltzeak"

OIhane Yustos | EITb Media

Ihintza Palacin Zuzenbide Konstituzionalean doktorea eta Jose Ramon Begonetxea Zuzenbidearen Filosofian katedraduna eta Europako gaietan doktorea Bruselan euskara, katalana eta galizierari atea irekitzeko aukerak ekar ditzakeen ondorioez.

  • Ihintza Palacin, EHUko zuzenbide konstituzionaleko doktorea

    Ihintza Palacin, EHUko zuzenbide konstituzionaleko doktorea

    25:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararentzat eta Estatuko hizkuntza koofizialentzat egun garrantzitsua da 2023ko irailaren 19a. Bruselan euskara, katalana eta galizierari atea ireki ala ez eztabaidatzekoa dute Estatu eta gobernu ordezkariek eta aldi berean, Espainiako Kongresuan lehen aldiz hizkuntza gutxituak erabiliko dira.

Zer ondorio du erabakiak? Legeak mugarik jartzen al du? Adituei galdera egin die "Faktoria" albistegiak. Ihintza Palacin EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko doktorea da eta euskarak nazioarteko erakundeetan duen eta izan beahrko lukeen tokia ikertu du. Berak legearen aldetik ez du eragozpenik ikusten: "Europako aradiak ez du ezer esaten  hiztun kopuruaren arabera. Katalanak, adibidez, letonierak baino hiztun gehiago ditu eta Andorra Europako Batasuneko kide gisa sartuko balitz, Estatua denez, Katalana hizkuntza ofiziala litzake". Europako araudiak, beraz, hizkuntza aniztasuna errespetatzen duela dio, baina ez du bereizten ofizialtasunaren arabera, Palacinek dioenez. Horregatik uste du balio sinboliko handia duela euskara Europako erakundeetan sartzeak.

Ildo beretik egin du irakurketa Joxe Ramon Bengoetxea Zuzenbidearen Filosofian katedradunak. "Prestigio aldetik oso garrantzitsua da, Europan nortasunaren alde inportantea baita hizkuntza aniztasuna. Hizkuntza ezberdinetan ulertu ahal izatea, hori da Europaren izaera". Borondate politikoa gakoa ote den ez du uste, "arau aldaketak proposatzen direnean, bideak oso luzeak dira. 1958an onartu zen lehen hizkuntzari buruzko leehn araudia. Prozedura lzuea da eta ezin da goizetik gauera egin".

Hala ere, eragozpen handirik ez du ikusten, "ondo planteatu, azterketa juridikoa eginda". Europako Batasuneko ituna eskutan, "hizkuntza batzuk, nahiz eta zati batean ofizial ez izan, izan litezke Europako Batasuneko hizkuntza".