Itxi

Faktoria

71. Zinemaldia

Joxean Fernandez: "Aurtengoa historikoa da, bi emakume zinemagile donostiar sail ofizialean izango dira!"

Oihane Yustos | EITb Media

Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa hasi atarian, Joxean Fernandez zinemaldiko zuzendaritza taldeko kidea, "Faktoria"n izan dugu.

  • Joxean Fernandez, Donostiako zinemaldiko zuzendaritzako kidea, Faktoria albistegian

    Joxean Fernandez, Donostiako zinemaldiko zuzendaritzako kidea, Faktoria albistegian

    23:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal zinemagintzak une gozoa bizi du eta gaur hasi den Zinemaldia horren erakusle da. Lehen aldia da bi euskal zuzendari sail ofizialean daudela eta biak, emakumeak dira. Joxean Fernandez Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzako kideak aurtengo marka azpimarratu du "Faktoria" albistegian, 'Historikoa da, bi euskal emakume zinemagile sail ofizialean izatea, ez zaigu inoiz gertatu eta gainera, biak donostiarrak dira.'

200 film baino gehiago izango dira Zinemaldiaren 71. edizio honetan. "Ikusleen zine jaialdia da, publikoarena" Fernandezek dioenez, eta etorriko diren izarrez galdetuta, ez direla gehiago etorriko baieztatu du. "Oso konplikatuak izan dira negoziazioak eta lortu da azken uneko elkarrizketa horietan Jessica Chastain etortzea", baina Hollywooden gidoilari, zuzendari eta aktoreek egiten ari diren grebak guztia nahastu.