Itxi

Faktoria

PSE-EEren idazkari nagusia

Eneko Andueza: "Hezkuntza Legeak hizkuntza ereduak mantenduko direla jaso behar du. Hortik ez gara mugituko"

Pialr Goya | EITb Media

Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak uste du bestalde badagoela ibilbidea eta aukera Pedro Sanchez presidente egiteko baina ohartarazi du "beste hauteskundeetara joaten bagara, ERC eta JUNTSen erantzukizuna izango dela". Andueza Gernikako Estatutua berritzearen alde ere mintzatu da.

  • Eneko Anueza, PSE-EEren idazkari nagusia Faktorian.

    Eneko Anueza, PSE-EEren idazkari nagusia Faktorian.

    21:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pedro Sanchez presidente izendatzeko negoziaketetan azken orduotan izan diren gora-beherei buruz, Eneko Anduezak ERC eta JUNTSen arteko "lehia partikualrrean" kokatu du Kataluniako parlamentean aurkeztutako iniziatiba,  inbestiduraren trukean Sanchezi erreferendumaren baldintzak finatzea esijitzen diona. Gehiegizkoa dela iritzi dio eta jokoan azken legealdian lortutako eskubide sozialak direla azpimarratu du, "batzuen obsesioetatik" harago. "Elkarrizketaren eta adostasunaren bidez gure marko legalaren barruan egin daitezkeen gauzetan oinarrituko gara. Oraindino positiboak gara eta uste dugu posible dela gobernu progresista bat izatea eta Sanchez presidente egitea berriro.

Hezkuntza legeari buruz, datorren astelehenerako aurkeztu behar dituzten zuzenketak lantzen ari direla baieztatu du eta argi utzi du zei nden euskal sozialisten marra gorria:" hizkuntza ereduak mantzea nahi dugu, eta legeak hori jasotzea nahi dugu. Hortik ez gara mugituko eta hori da (gobernuko) bi alderdien artean adostuta daukaguna. Lehentasuna da bi albzkideen artean negoziatzea eta adostea eta ondoren beste indarrekin".

Eskola garraioaren inguruan sortu den polemikaren harira, ez zaiola estitikoa iruditzen adierazi du eta Jokin Bildarratzen azalpenen zai daudela jarrera finaktzeko.

Eusko Jaurlaritzak erreklamatzen dituen eskumeni buruz, Anduezak esan du batzuk ezin izan direla gauzatu, Gernikako estatutoa ez dagoelako berrituta eta egun dagoen moduan ez duelako bide ematen. Eta gaineratu du "independetismoaren bidea bazterrean lagata, psible litzatekeela Gernikako estatuto berri bat izatea  eta hori berrituz gero, posible izango da eskumen horiek ekartzea".