Itxi

Faktoria

Kontrakarrean

"Alkate suhiltzailea"

Lekeitioko alkate berria suhiltzailea ere bada. Kontua da bi lanak bateratu nahi dituela, baina udalari gain karga ekonomikorik eragin gabe. Horregatik erabaki du alkate gisa dagokion soldatari uko egitea. Erabaki horri buruz gogoeta egin du Aritz Gorrotxategik

  • Aritz Gorrotxategi

    Aritz Gorrotxategi

    5:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

"...Pentsa daiteke alkate horrek benetako konpromisoa erakutsi duela bere herrikideekin. Keinu zintzo eta osasuntsua izan dela. Jakina, herri txikietan errazagoa da halako erabaki bat gauzatzea eta bideragarriagoa bi zereginak koordinatzea. Zama ez da hainbestekoa. Baina kontuan hartu behar da Lekeitiok zazpi mila biztanle pasatxo dituela, eta udaran, hirukoiztu egiten dela kopuru hori...Edo pentsa dezakegu gehiago kobratzen duela suhiltzaile gisa alkate gisa baino, eta soldata horri eutsi nahi diola, eszedentzia hartu ordez. Alde horretatik, alkatearen keinuak badu bere ifrentzua. Estimatzekoa da, baina susmatu dezakegu erabaki horrekin gutxietsi egiten dituela herriaren premiak, arazoak, zerbitzuak… Herriko alkate izatea bigarren edo hirugarren mailako kontu bat dela. Karguari eman beharreko duintasuna kaltetuta ateratzen dela"...

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz