Faktoria magazina
Telesailei musika jartzen
Aitor Etxebarria: "Inoiz baino libreago sentitzen naiz musika sortzen"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Arrakastaren aparretan dabil Aitor Etxebarria sortzailea. Musika elektronikoa jarriz munduari bira eman ostean, soinu bandak sortzen ari da azkenaldian; "El cuerpo en llamas" eta "Mentiras pasajeras" telesailen musika originalak berak egin ditu.
-
Aitor Etxebarria , "El Txef A"
21:58 min
Ezaguna dugu Aitor Etxebarriaren musika ibilbidea; dantzalekuak musika elektronikoz betetzen ikusi genuen, Euskal Herrian zein atzerrian, eta duela urte batzuk zine eta dokumentalen mundura egin zuen salto. Poliki-poliki izena hartzen hasi, eta orain bi lan potoloren emaitza ikusten ari gara; batetik, Netflixen oso arrakastatsua izaten ari den "El cuerpo en llamas" telesaileko soinu banda originala osatu du, eta, bestetik, Almodovar anaien El Deseo ekoiztetxearen babesean estreinatu berri den "Mentiras Pasajeras" telesailaren soinuaren ardura berea izan da.