Faktoria
BARRU-BARRUAN GAUDE
Oier Aranzabal eta Jon Martijaren etxetara bisita, 'Barruan gaude' eta 'Estamos dentro' podcasten itzuleran
Jon Artano | EITb Media
Euskarazko podcast aitzindaria eta haren gaztelerazko ahizpa bueltan dira. Barruan gauderen 76. atala Txillarre baserrian grabatu dute, Pello Rubio elkarrizketatuz; Estamos Dentroren 50.enean Patxi Troitiño koktelgilea izango da protagonista.
-
Euskarazko podcast aitzindaria da Barruan gaude; haren gaztelerazko ahizpa da Estamos Dentro
28:04 min
XVII. mendeko eraikin dotore batean bizi da Oier Aranzabal, Aiako herrigune historikoan, Aiete auzoko etxebizitza batean Jon Martija. Bien etxebizitzako atea jo du Faktoria magazinak; Jon Artano joan da grabagailua hartuta Aiara, Ainhoa Urreabizkaia Donostiako auzora. Jeneralean bisitari, eta galderak eginaz, jardun ohi diren podcastgileak anfitrioi, eta erantzunak emanaz, aritu dira behingoagatik.