Faktoria
ELKARRIZKETA - MIGRAZIOA
Legarreta: "Migrazio krisi honen aurrean administrazioak elkarlanean ari gara lanean, eta hori da bidea"
Izaro Insausti | EiTB Media
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak krisi garaietatik haragoko koordinazioa eskatu du "Faktoria"n, fenomeno estruktural honi aurre egiteko. Izan ere, Kanaria Uharteetara iritsitako 36 migratzaile lekualdatu ditu Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegora.
-
Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendaria.
10:23 min
Kanaria Uharteetara iristen ari den migratzaile oldea arintzeko asmoz, Euskal Herrira 36 migratzaile lekualdatu ditu Espainiako Gobernuak. Behin behineko bideraketak direla jakinarazi du Denis Itxaso Espainiako gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Dagoeneko Eusko Jaurlaritza eta gainerako erakundeak jakinaren gainean daudela ere azaldu dio Euskadi Irratiari.
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak, bere aldetik, "Faktoria"n baieztatu du harremanetan daudela Madrilgo gobernuko ordezkariekin, eta hori dela bidea berretsi du. Are gehiago, migrazioa fenomeno estrukturala den neurrian, erantzunak eta planifikazioak ere estrukturala izan behar duela uste du. Hori hobetzeko tartea ikusten du Legarretak, komunikazioak krisi garaitik harago izateko beharra dagoelako bere aburuz.
Kezka Frantziako poliziaren jarrerak
Migratzaile gehiago iritsiko balira, hauek hartzeko nahikoa baliabide badaudela azaldu du Eusko Jaurlaritzako ordezariak. Kezka, ordea, Frantziako Gobernuaren jarrerak eragiten dio. Migratzaile askok Europa erdigunea dute begiz jota, eta horretarako Irun eta Hendaia arteko pasabidean poliziak egiten dituen kontrolak kritikatu ditu.