Faktoria
Alokairuzko etxeen merkatua
"Etxebizitza Legea maiatzean indarrean jarri denetik, alokairurako etxeen eskaintza asko jaitsi da"
OIhane Yustos | EITB Media
Hego Euskal Herriko etxe agentzia elkarteen arabera, bataz beste % 20 etxe gutxiago eskaintzen ari dira ohiko alokairu kontratuetarako. Murrizketa handiena Gipuzkoan izan da; heren bat gutxitu da eskaintza.
-
Alokairu legeak 4 hilabeteetan nahi zuenaren aurkako lortu du: etxe eskaintza batazbeste %20 gutxitu
22:34 min
Espaniako etxebizitza legeak nahi zuenaren aurkako lortu orain arte etxegintza enpresen arabera. Alokairu merkatua sustatu, eskaintza handitu eta prezioak murrizteko neurri sorta jasotzen du PSOE-PODEMOSen araudiak baina, sektoretik diote kontrako emaitza utzi duela azken hilabeteetan. "Jabeek alokatzen duenean etxean errentagarritasuna eta segurtasuna nahi du, errenta kobratuko duela bermatzea eta lege honek hori urratzen du". Iñigo Garaikoetxea Donostiako ARAXES enpresako arduradunaren hitzak dira. Zer gertatzen ari da, 'jabeak etxeak alokairu merkatutik ateratzen ari dira eta beste modura alokatzen dute, aldi baterako alokairua, turismorako edo epe motzerako'. Donostian murrizketa % 30ekoa izan da lau hilabeteetan, legea maiatzean indarrean sartu zenetik gaur egunera. Nafarroan paretsu, "% 25 gutxitu da eskaintza, etxe batzuk itxita utzi dituzte eta beste batzuk salmentara bideratu dituzte". Tomas Ezkutarik egin digu irakurketa Zizur herrian duen hirigintza bulegotik eta trukean beste hau gertatu da, "eskaintza gutxituz prezioak % 8 garestitu dira. Gaur egun Zizurren 800 eurotik gora eskatzen ari da 65 metro kuadroko etxe bat alokatzeagatik".
Okerrena badator
Maizterrek ere ez dute onurarik ikusten Etxebizitza Legearekin. Peio Molinuevo, Arrigorriagako maizterren sindikatua eta Euskal Herriko maizterren sareko kidea da eta "Faktoria" albistegian esan du legea motz gelditu dela: ez dio behar bezala heldu turismoaren auziari eta gainera, "ez dio gehiezgizko kopurua jarri alokairu errentei. Prezio igoerari bai baina, garestitzen jarraituko dute".
Beraz, egoerak okerrera egingo duela uste dute alde guztiek. Maizterrek, eskaintza txikiago eta garestigoarekin jarraituko dutelako eta etxe jabeekin lan egiten duten bulegoek ere irakurketa berdina egiten dute baina, ohartarazpena egiten. 'Eskaintza are gehiago gutxituko da lege honek aurreikusten duen tentsionatutako guneen izendapena praktikan jartzen bada, horrek mugatuko diolako prezioa jabeari, eta merkatutik erretiratuko dituzte etxeak".
Irtenbiderik ba al da?
Nondik jo beraz alokairua sustatzeko?. Tomax Ezkutarik dio 'etxe gehiago eraiki behar direla eta erakunde publikoek kudeatu behar dituztela'. Iñigo Garaikotxearen iritziz fiskalitatera jo behar da, 'etxe jabeei zerga hobeak eskainiz gero, prezioak jetsiko dituzte eta horrek merkatua erregulatuko du'. Hain zuzen, Ipar Euskal Herriko ALDA mugimenduak proposamen hori egin du eta hautetsiekin lanean ari da. Xebax Christy bozeramaleak argitu du neurria: 'epe luzerako alokairua eskaintzen duen jabeak zerga gutxiago ordaindu ditzan, orain errentagarriago baitzaie turismora bideratzea'. Maizterren sindikatutik aldiz, sistema ekonomiko osoan kokatu dute ardura: 'merkatuaren erregularizaio batek ez du konponduko erroan dagoen arazoa. Irtenbidea da etxebizitzen doakotasuna, unibertsiltasuna eta bermatzea ekubide hori gizarte osoak izango duela'.