Faktoria
PPko Gipuzkoako batzarkidea
Mikel Lezama:"Ez nator bat lehendakariarekin esaten duenean amnistiaren aurka bazaude istiluen alde zaudela"
P.G. | EITb Media
Gipuzkoako PPko batzarkidearentzat inkongruentzia bat da Bartzelonan istiluak sortu zituztenen aldeko amnistia kritiktzea, istiluak sortuz.Javier De Andres, Euskadiko PPko presidentearekin atzo bertan hitz egin zuela eta PSOEren egoitza aurrean izandako istiluei buruz iritzi bera dutela berretsi du.
-
Mikel Lezama PPko Gipuzkoako batzarkidea
22:58 min
Mikel Lezama PPko Gipuzkoako batzarkidearen hitzetan, "aministia ematea oso albiste txarra da, baina istiluek demokrazia batean ez dute lekurik eta argi eta garbi esan behar da, gorrotoaren politiken ondorio dira". Ez du kontraesanik ikusten berak egindako kritiken eta Javier De Andres, Euskadiko alderdi popularraren presidente hautatu berriak aministaren aurka kalera irtetea "sanoa" dela esateren artean.
Urkullu lehendakariari esan dio berriz, bat datorrela berarekin moderazioa aldarrikatzen duenean baina ez, aministiaren aurkako anifestazioetan parte hartzea, istiluak babestea dela esaten duenean: "demokrazia sano batean normaltasun osoz irten daiteke modu baketsuan eta askatasunez amnisita ez dugula gustoko adieraztera. Hau ez da bloketako politika kontua, ezker-eskubi edo Euskadi-Espainia... Jende askok uste du aministiak gizartea zatitzen duela".
De Andresekin Gipuzkoako alderdi popularra hobeto entzuna izango dela uste du, "lurralde historiko bakoitzak bere askatasuna izango duelako eta behetik gora lan egingo dutela iritzita", eta Nuñez Feijoori berriz ibilbide luzea iragarri dio Estatuko PPren buruzagitzan.
Gipuzkoako Aldundiarekin datorren urteko aurrekontuei begira, fokoa gizarte politiketan jarrita ari direla negoziatzen aureratu du eta besteak beste, adineko egoitzen ratioak hobetzko eta I+D+I-n inbertsio gehiago eskatuko dituztela iragarri du.
Euskararen inguruan epaitegietatik kaleratu diren epaien harira, ukatu du euskararen kontrako jazarpenik dagoenik. Aitzetik salatu du "euskara ez badakizu zuzenean administraziotik kanpo zuten zaituztela eta horrek eragiten duela zatiketa gizartean". Defendatu du euskara ezinbesteko baldintza izan beharrean, meritua izatea.