Itxi

Faktoria

Inbestiduraren atarikoak

Eguiguren: "Sanchezekin epe berria hasi da. PSOEko belaunaldi gazteek ulertu dute; historikoei kosta zaigu"

OIhane Yustos | EITb Media

Jesus Eguigurenen hitzetan, Euskadiko sozialistek ere aurreritziak baztertu behar dituzte, "gatazkatsuak diren gaiei buruz duten iritzia desberdina izan dadin". Hala ez bada, "Sanchez PSE baino 'vasquistagoa' izango da, eta hori ezin da".

  • Jesus Egiguren, PSE

    Jesus Egiguren, PSE

    16:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sanchez presidente izendatzen dutenean Espainian "garai berri bat" hasiko dela uste du Jesus Eguigurenek. Eta neurri batean, bere alderdiko belaunaldi berriek bultzatuta etorriko da aldaketa hori. "Faktoria" albistegian eskaini duen elkarrizketan Eguigurenek aitortu duenez, "alderdiko historiko edo zaharrenei kosta zaigu ulertzea", baina militanteek eta belaunaldi berriek "normaltasunez hartu dute negoziazio hau". Politika egiteko modu berri bat abiatu dela uste du, Sanchez, "Suarezen moduan, ausarta izan da, arriskuak hartu ditu eta hemendik aurrera desberdina izango da". Epe luzerako aldaketak ikusten ditu Euskadiko sozialisten buruzagi izandakoak: "Politika aldatu da Espainian", eta, akordioa legealdi berrirako bada ere, "eragin luzeagoak izango ditu. epe berri bat hasiko da, lasaiagoa eta epe berri honek 4 urte baino gehiago iraungo du".

Autodeterminazioa, posible

Amnistia legea adostu izanak erakutsi du, Eguigurenen hitzetan, Espainiako Konstituzioa irekita dagoela, eta horrek aukera ematen dio autodeterminazioari. "Gai delikatua da, baina erreferendum arautua jasotzen du Konstituzioak. Orduan, kontsultak egiteko bidea irekiko dela uste dut". Egoera berriak gogoeta eragingo duela uste du, Euskadin bere alderdi barruan ere. "Trantsizio garaian aurreritzi asko izan genituen, gai batzuk ez ziren ukitu, baina orain PSEk ez du aitzakiarik gai hauetan bere ikuspegia desberdina izateko". Hala ez bada, Eguigurenek dioenez, "Sanchez PSE baino baskistagoa izango da eta horrek ezin du izan".