Faktoria
ERCko presidentea
Junqueras: "Autodeterminazioan Euskal Herriko eta Kataluniako subiranisten indarrak batzea ona litzateke"
P.G. | EITB Media
ERCko presidentea Euskal Herriko eta Kataluniako indar subiranistak elkarren eskutik joatearen alde azaldu da "Faktoria"n: "Ona da konpas berean joatea; guregatik bada hala izango da eta EH Bilduren aldetik, ziur nago, ere bai. Espero dut EAJko jendea ere iritzi berekoa izatea, nahiko nuke".
-
Oriol Junqueras, ERCko presidentea
15:25 min
Oriol Junqueras Esquerra Republicanaren presidentea izan dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
Amnistia legetik abiatuta, sinetsita dago legealdi honek balioko duela aurrera urratsak emateko lurralde ereduari eta autodeterminazioari dagokienez, edo behinik behin eztabaidan sakontzeko.
Aministia Legeaz azpimarratu du ez dela barkamen kontu bat, lehendik Estatutak egindako injustiziak konpontzeko bide bat baizik.
Luze eta zabal mintzatu da ERC-k PSOErekin lotu dituen itunez eta batez ere amnistia legeaz. Pedro Sanchez presidente izendatu eta gero zabalduko den legealdiaren iraupena PSOEren esku dagoela azpimarratu du behin-birritan: "Akordioen betetze mailaren araberakoa izango da iraupena. PSOEk betetzeko bokazio txikia du eta adi egon behar da. Betetzen badute akoredioa, legealdiak aurrera egiteko aukera handiagoa izango du... Alderdi sozialistak erabakiko du bere ekintzekin, konpromisoak betez edo ez, legealdia laburra edo luzea izango den".
Madrilen, amnistiaren legearen aurkako protestei buruz iritzi dio ez direla kasualitatea eta estrategia partekatua garatzen ari direla eskuin muturreko taldeak mendebaldeko demokrazia zalantzan jartzeko: "Guri dagokigu printzipio demokratikoak defendendatzea pertsonen ongizatea babesteko".