Itxi

Faktoria

KiBBisat

KiBBia, idorreria, zimurrak eta katarroak ekiditeko

Ane Albisu | EiTb Media

KiBBisat elkartearen Narbarteko kiwi soroan izan da "Faktoria", bilketa gertutik ezagutzen. Azaroa da kiwiak biltzeko sasoia eta aurten gustura ari dira, urte oso ona dutelako. Iaz izotzagatik dena galduta, aurten uzta oparoa, errekorra hausteko modukoa. 200 tona baino gehiago espero dute.

  • Maite Urroz eta Lander Sagaseta

    Maite Urroz eta Lander Sagaseta

    19:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Narbarteko kiwi-soroan izan da Faktoria eta KiBBIsat enpresako Maite Urroz-ekin eta Lander Sagaseta-rekin aritu gara solasean. Kiwiari buruzko ezaugarri eta jakingarri asko kontatzeaz gain, bilketan ere hartu dugu parte. Han ari ziren langileekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.

Kiwia bildu ondoren, jateko moduan jartzeko egin behar zaiona ere argi azaldu digute. Baita kiwiaren onurak ere.

Aurten errekorra egiteko moduko uzta ari dira biltzen eta zuzeneko on-line bidezko salmentari ere ekin diote. www.kibbisat.com helbidean egin daitezke eskariak.