Itxi

Faktoria

Musika izarrak euskaraz

Nick Cave eta Bob Dylan, euskaraz? Txuma Murugarren eta Audience-ek jarri die ahotsa

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Nick Cave musikariaren "Nocturama" diskoa oso osorik euskaratu du Txuma Murugarrenenek "Gautegia" izena jarri dion diskoan, eta Audience taldeak, aldiz, Bob Dylanen hainbat kanturen euskarako bertsioa egin dute, Xabier Payaren "100 kantu" liburua oinarri hartuta.

  • Txuma Murugarren eta Gaizka Insunza

    Txuma Murugarren eta Gaizka Insunza

    25:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez da ohikoa tamaina honetako bi musikaren kantuak euskaraz entzutea, eta horixe bera lortu dute Txuma Murugarren eta Audience taldeak. Murugarrenen kasuan, Izar & Star ziklorako prestatu zituen "Nocturama" diskoko kantuak euskaraz, eta betikotzeko nahi horrek bultzatuta osatu du lana. Audience taldearen kasuan, aldiz, Bob Dyñanen zale sutsuak direla aitortu digu Gaizka Insunzak, eta Xabier Paya ren "100 kantu" liburua hartu orduko lanean hasi zirela.