Itxi

Faktoria

DOKA antzokia itxi dute

Barinagarrementeria: "DOKA bor-bor zegoen, ekitaldi asko genituen. Min handia eman digu itxi behar izateak"

Luix Barinagarrementeria kudeaketa taldeko kideak adierazi du gutxienez bi-hiru hilabeterako itxi beharko dutela Donostiako kafe antzokia.

  • DOKA, Donostiako Kafe Antzokia

    DOKA, Donostiako Kafe Antzokia

    7:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amorrua, samina eta min handia sortu du kultur esparruan Donostiako DOKA antzokiarekin gertatu denak. Sabaiko egituran kalte larriak antzeman dituzte eta antzokia itxi behar dute. Egoerak behartuta. Luix Barinagarrementeria DOKAko kudeaketa taldeko kideak azaldu du "Faktoria" albistegian gertaturakoa: "Perituak lanean ari dira eta zuhurtzia handiz azaldu behar dugu baina, filtrazioak izan dira. Ez dakigu goiko pisutik edota auzikide elkarteko terrazatik. Aztertzeko dago hori eta horren arabera luzatuko da DOKAren itxiera mugagabea".

Guztia hondatuta aurkitu zuten aste hasieran, "aire egokitua, soinua saihesteko materiala". Sabaia behera erori da ustekabean, eraikina hutsik zegoenean. 'Gutxienez bi-hiru hilabeste ezinbesteko izango dira egin behar diren lanak amaitzeko' eta ordurarte, martxorareko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Une berezian harrapatu du ezbeharrak DOKA antzokia, "bor-borka zegoen, hitz emanda ekitaldi asko genituen eta min handia eman digu gertatu denak' kontatu du Barinagarrementeriak, "langileengatik, artistengatik, samina eta amorrua eragin du".

Hala ere, udaberrirako DOKA "berriz loratzen ikusteko" itxaropena dute, kontzertuak egiteko, istripu honek ez duelako arriskuan jarriko DOKA proiektua. Hala ere, Luix Barinagarrementeriak gogoratu du "jendearen beharra" izango dutela eta eskerrak eman dizkie orain arte elkartasuna erakutsi dute zale eta artista guztiei.