Itxi

Faktoria

NBEren etorkizuna

Nazio Batuen Erakundearen itzalaz eta indarraz

OIhane Yustos | IETb Media

Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko gaietarako arduraduna eta Koldo Casla, Erresuma Batuko Essex-eko unibertsitateko zuzenide irakasle eta giza eskubideetan ikerlaria, Nazio Batuen Erakundearen egitekoaz aritu dira Euskadi Irratian.

  • Nazio Batuen Erakundearen indarra eta itzala, Faktorian

    Nazio Batuen Erakundearen indarra eta itzala, Faktorian

    20:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaitzear den 2023. urtea, azken urteetako zailena izango da Nazio Batuen Erakundearentzat. Bi gerra batu zaizkio, pasa den urtetik datorren Ukrainako gerra eta urrian piztu zen Gazakoa eta azken honek agerian utzi du nazioarteko erakunde honek dituen gabeziak. 'Tentakulu asko dituen' erakundea da, organigrama handia, langile asko eta azpi-erakundeak ditu eta herrialdeek osatutakoa denez, herrialdeen arteko orekak zaindu behar dira. Baita hizkuntzan bertan ere, eta horrek oztopoak jarri dizkio hainbatetan akordioei.

Gazako egoera horren erakusle da. Su etena eskatu du behin eta berriz Antonio Guterres, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak baina, Segurtasun Kontseiluan ez da ezer lortu. Lehen bozketan Estatu Batuen ezetzak betoa jarri dio adierazpenari eta beste bi bozketak egiteko ahalegina egin arren, atzeratu da botoa emateko unea. Horrek esan nahi du Nazio Batuen Erakundeak PORROT egin dutela? Estatuen arteko 'arbitro edo bitartekari' izateko helburua lortu al du? Gerrak ez ditu saihestu, hori argi gelditu da. Eta Antonio Guterres idazkari nagusiak, pisu politikoa irabazi al du Gazako gerraren auzian hartu duen jarrerarekin?

Bi adituekin osatu dugu gogoeta, Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko gaietarako arduraduna eta Koldo Casla, Erresuma Batuko Essex-eko unibertsitateko zuzenide irakasle eta giza eskubideetan ikerlari dena. Biak izan dira Faktoria albistegian.