Itxi

Faktoria

ANFITRIOI IZATEAZ

Etxeko ateak ireki eta anfitrioi izatea izaera kontua. Prestatzeaz gain, egoteko tartea ere hartu behar da.

I. I. B.

Anfitrioi izatea, bada ohitura, bada eskuzabaltasun entrega bat eta ahalegin bat; baina bada gozamenerako eta elkartasunerako bidea ere. Faktorian, ateak ireki ohi dituztenak batu ditugu Faktorian.

  • Mahai bueltan, anfitrioi.

    Mahai bueltan, anfitrioi.

    51:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxeko ateak zabaldu eta mahai-inguruko goxotasun hori prestatzen aritzen direnak elkartu ditugu Euskadi Irratiko Faktorian. Gure estudioan anfitrioi izan gara, musikaz janzten lagundu diguten Miren Fernandezekin eta Xabier Zabalarekin.

Aizpea Goenaga aktoreak kontatu du bere etxeko ohitura dela jendea hartzea; anfitrioi izatea. Aurrera taberna zuen bere familiak, eta hor ikasi zuela esan du etxeko ateak zabaltzen. Telmo Irureta aktoreak berretsi du, sarri hartzen duela Goenagak jendea, baduela ohitura hori.

Lezamako Armotze baserrian ere egin dugu sartu-irtena. Maite Goikoetxea eta Josune Zabala ama-alabak hartu gaituzte. Egungo bizimoduan ez dela tarterik hartzen elkartzeko diote, eta eurek eutsi egiten diote horri. Ama-alabak aipatuta, Faktoriako bi kolaboratzaile elkartu ditugu: Jakeline Barker eta Simone Eizagirre. Seme-alabak kanpoan ditu Jakeline-k, eta gabonak baliatuko dituzte elkartzeko. Lagundu digu hausnartzen, mahaiaren bueltan elkartuta ere, badirela aintzat hartu beharreko kontuak.

Pello Rubio Txillarre baserrian anfitrioi egin izan duena ere izan da Faktorian. Arnaldo Otegi eta Jexux Egigurenen elkarrizketen anfitrioi izan zen bera. Goxotasuna eta etxeko giroa ezinbesteko direla azaldu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz