Itxi

Faktoria

Miren Dobaran

Dobaran: "Hizkuntza eskakizunen aurkako epaiak irakurrita, gauza izango gara espedienteak hobeto egiteko"

OIhane Yustos | EITb Media

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 'Faktorian' esan duenez, "Espainiako Konstituzioa eta herri langile izateko eskubide unibertsal hori jartzen badute euskara gaitasuna eskatzearen gainetik, berdin dio zein eratako dekretu ateratzen duzun".

  • Miren Dobaran

    Miren Dobaran

    24:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Edanontzia erdi betea ikusten du Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. "Faktoria" albistegian izan da Language Lanean Kongresua hasi baino minutu gutxi lehenago. Euskara enpresetan sustatzeko helburua lortu nahi du gaur hasiko den mintegiak eta 600 parte hartzaileekin, nazioarteko hainbat eredu jarriko dituzte mahai gainean.

Baina, ezin albo batera utzi hainbat lanpostu publikoetan euskara eskakizunen aurka eman diren epaiak. "12 bat kasu izan dira baina, etorri dira aldekoak ere eta milaka lanpostu deialditan aurrera egin ahal izan dugu". Bide horretan dago Eusko Jaurlaritza, epaile batzuek esan dutena ahaztu gabe. Sektore publikoan hizkuntza erabilera arautzen duen dekretua 1997koa, berritzekotan da 'otsaila erdialderako onartzea' aurreikusten du hizkuntza politikarako sailburu-ordeak eta 'hizkuntzaren erabileran aldaketak' etorriko direla erabili du.

Eskakizunen aurka kaleratu diren sententziez galdetzeko, epai horiek adituak irakurtzen ari direla esan du Dobaranek eta horrek, "irakurketa horrek aukera emango digu eta kapaz izango gara espedienteak hobeto egiteko". Hori bai, ahaztu gabe ze lege egitura dagoen Espainiar Estatuan, izan ere sailburuordeak aitortu du erabateko bermea ematea ezinezkoa dela, 'berdin du ze lege edo dekretu eraikitzen duzu, goi goian Espainiako Konstituzioa ateratzen badute eta herri langile izateko eskubide unibertsal hori jartzen badute euskara gaitasuna eskatzearen gainetik'.