Itxi

Faktoria

PPko zuzendaritzako kidea

Joana Arce: "Lurralde bakoitzak berezitasunak ditu; Madrilgoak Madrilen daude eta hemen hemengoak gaude"

Euskadiko PPeko zuzendaritzako kide eta emakume eta berdintasun idazkari ordeak Javier De Andres lehendakari gaiak gidatzen duen proiketu berritua defendatu du "Faktoria"n egindako elkarrizketan. Hauteskundeei begira, bi eredu baino ez direla aipatu du.

  • Joana Arce, PP.

    Joana Arce, PP.

    21:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joana Arce PPren Euskadiko zuzendaritzako kidean hitzetan, Legebiltzarrerako hauteskundeetarako lehian bi eredu daude: "interbentzionismo politikoari" jarraipena ematea defendatzen dutenena eta bestea, irekia eta benetako aldaketa ekarriko duena. Lehenego ereduaren atzean kokatu ditu  EAJ, EH Bildu, PSE, Sumar eta Podemos, denak zaku berean sartuta, eta bigarrenaren gidari berriz, PP.

Madrilen bizi den liskar giroa eta PP eta PSOEren arteko aurrez aurrekoa zein gordina den kontuan hartuta,gadletu zaio ea hemen apirileko hauteskundeen ostean PSE bere baitan izan dezakeen gobernu bati babesa ematea kontraesankorra ez ote den. Arcek erantzun du  babesei buruz hitz egiteko goizegi dela baina Euskadiko PP-rentzat nortasun propioa aldarrikatuz: "lurralde  bakoitzak  bere berezitasunak ditu" esan du, "Madrilen Madrilgoak daude eta hemen hemengoak gaude eta gure politikak ditugu".

Jose Luis Abalosen auziaz neurri eraginkorrak eskatu ditu usltekeria ekiditeko. Eskal administrazioan euskararen eskakizun mailak  tokian tokiko errealidadearen arabera birpentsatzea eskatu du, "Goierri eta Barakaldo" ez direlako berdinak.