Itxi

Faktoria

EAJko Arabako zerrenda burua

Díez Antxustegi: "Ezberdinen arteko akordioa lortu behar da, baina ona litzateke aurrez abertzaleen artekoa"

P.G. | EITB Media

EAJren Arabako zerrenda buruak uste du halare, akordio hori ez dela erreza "egunerokoan EH Bilduk taktizismoz jokatzen duelako eta edukietan baino, hauteskundeei begira dagoelako". Sozialistekin urtetan izandakoa defendatu du euskal erakundeen egonkortasuna bermatzen duelako.

  • Joseba Diaz Antxustegi, EAJko Arabako zerrendaburua

    Joseba Diaz Antxustegi, EAJko Arabako zerrendaburua

    19:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hauteskundeen osteko balizko akordioei buruz, Joseba Díez Antxustegi, EAJko Arabako zerrenda buruak ezberdinen arteko akordioak defendatu ditu eta  iritzi dio ona litzatekeela abertzaleen arteko akordioak lortzea aurrez, autogobernuaz eta nazio aitortzari dagokionez, baina uste du egunerokoan, EH Bilduk taktizismoz eta hauteskundeei begira lan egiten duela.

PSEri dagokionez, onartu du gai honetan jarrera ezberdinak izan dituztela beti sozialistek eta jeltzaleek baina halare euren arteko arteko akordioen balioa aldarrikatu du:"Bi espazio ezberdin ordezkatzen ditugu eta erakutsi dugu gure arteko akordioak onak direla, erakundeei egonkortasuna eman diegu". Diaz Antxustegikren ustez,  "gizartea ondoen ordezkatuko duen akordioaz hitz egin beharko genuke eta hor, nahiko genuke sozialistak eta sozialisten ezkerretara daudenak batzea, akordioa zenbat eta zabalagoa hobe", esan du.

Etxebizitza legeaz galdetuta, argi du eskumen urraketa dagoela eta edukiari buruz ez dela arazoari irtenbidea emateko modurik egokiena.

Arabako Errioxako ardoek jatorrizko izendapen propioa izan behar duten galdetuta,  upategien esku utzi du erabakia baina erantsisz, Errioxa izenaren aterpea ez dela gutxietsi behar, "munduan saltzen laguntzen duelako".