Faktoria
PPko legebiltzarkidea
Laura Garrido: "Sanchezek bere ustelkeria auizak ezkutatzeko erabiltzen du Ayusoren bikotekidearena"
P.G. | EITB Media
Laura Garridok jakinarazi du Arabako zerrendetan bigarrena izango dela Javier De Andresen atzetik, Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Gogor salatu du bestalde, Diaz Ayusoren bikotekideari iruzurra egotziz zabaldu diren albisteak eta gogora ekarri du datu fiskalak kaleratzea delitua dela.
-
Laura Garrido, Euskadiko PP.
22:37 min
Laura Garridok "Faktoria"n egindako elkarrizketan adierazi du berak ez duela eskandalurik ikusten Diaz Ayuso, Madrilgo erkidegoko presidentearen bikotekideari Ogasunetik egiten ari zaizkion ikerketan: "ikertzen ari diren kontratuak bere bikotekidearenak dira, ez dute zerikusirik Diaz Ayusorekin edo Madrilgo erkidegoarekin. Honek ez dauka zerikusirik KOLDO tramarekin. Sanchez bere korrupzio auziak ezkutatzeko erabiltzen ari da". ARe gehiago, Garridok salatu du ez dla kasualitatea KOLDO auzia eta Amnistia legearen auzia pil pilean daudenean ateratzea gaia eta gogora ekarri du datu fiskala kaleratzea delitu dela.
Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, PP Euskadin dagoen alternatiba bakarra dela errepikatu du: "EAJ-k ezkerreko politika egiten du eta EH Bilduk eskua luzatzen dionean ez dio ezetz esaten". Ez du aurreratu nahi izan PP-k zer egingo duen, EAJk eta PSEk PPren babesa behar badute gobernua osatzeko. Komentzituta azaldu da goranzko joeran dagoela Alderdi popularra: "EAJren emaitzak ez dira onak izango eta eta PSEren joera ere ez da ona; eta ez dut uste EH Bilduk uste duen bezain emaitza onak lorutko dituenik, puztuta dabil".
Bereziki kezkatuta Segurtasun alorrarekin, ez du uste polizia eredua denik arazoa, ertzainek behar eta eskatzen dituzten baliabideak ez zaizkiela eskura jarri baizik: "ez dira haien eskariak bete eta hori ulertezina da".