Faktoria
Hizkuntzak
Blanca Urgell: "Denarekin haserre nahi gaituzte. Euskarari beste zerbait hobea desio diot"
Euskara denona dela sentitzeko moduak aurkitu behar direla dio hizkuntzalari eta kultura sailburu ohiak. Korrikak hori sinbolizatzen duela uste du. Euskaldunok ilusio gehiago behar ditugula dio
-
Blanca Urgell
62:35 min
"Euskara hilko balitz ere, eraman ditzagun mende hauek alaitasunean. Hitz egin dezagun euskaraz, sortu dezagun euskaraz, kantatu dezagun euskaraz...!", hala mintzatu da Blanca Urgell hizkuntzalaria eta Kultura sailburu ohia hizkuntza gutxituek mundu globalizatuan duten etorkizunaz mintzatzerakoan. Uste du euskarak eta bere etorkizunak ez daukatela ezer irabazteko konfrontaziotik. "Tentsioak normalak dira. Baina euskara denona dela sentintzeko moduak aurkitu behar ditugu, Korrikak sinbolizatzen duen moduan", esan du. Iritzi dio euskaldunok tankerako "ilusio gehiagoren beharra" daukagula eta Irulegikoarekin, esate baterako, ez dugula zigortu behar.