Itxi

Faktoria

Ingurumena

Xabier Arruti: "Basoari buruzko hausnarketa egiteko une egokia da, etorkizunera begira"

Gipuzkoaren azaleraren %62 basoa dela esan du Lurralde Oreka Berderako diputatuak. Haren kudeaketari buruzko gogoeta prozesua zabaldu berri du Ahaldundiak.

  • Landaguneko baso bat

    Landaguneko baso bat

    24:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Klima aldaketan, jasangarritasunean eta orokorrean basoak gizartearentzat duen onura ikusita, hauen kudeaketari buruzko gogoeta ireki du Gipuzkoako Foru Adundiak.

Batzar Nagusietan 35 aditu eta eragile hartuko dituen ponentzia sortu berria da. Xabier Arruti diputatuak Faktoria saioan azaldu ditu Gipuzkoako basoaren eta basogintzaren egoera eta etorkizunera begira dauden erronkak. Errelebo falta dago kezken arten.

Basoa ezin kudeatu duten jabeentzat lagungarria den "Basotik" fundazioaren egitekoaz ere mintzatu da diputatua eta baita aukera horren alde egin duen baso jabe bat ere.