Faktoria
Tasio zaharberritua Cannes-en
Patxi Bisquert: Tasio eraberritua merezimendu osoz Cannesen.
Anastasio Ochoa ikazkiñaren bizimodua jasotzen duen kontakizuna, behin ere zahartzen ez den filma dela dio Patxi Bisquert aktoreak Faktorian.
-
40 urte ondoren Tasio filma Cannesen aurrena eta ondoren Zinemaldian.
14:05 min
Euskadiko Filmotekak eraberritu duen zinta nazioarteko zinemagintzaren eskaparate handienera iritsi da eta Zinemaldian esku hartuko du irailean. Protagonistaren lana egiten duen Patxi Bisquert aktoreak garbi du, naturarekin bat eginda eta inoren menpe egon gabe bizi izan zen Anastasio ikazkiñak gaur esango lukeena: mundua erabat erotuta dagoela. Gaurkotasun handiko filma dela nabarmendu du Nafarroako herri txiki batean bizi den aktoreak Faktorian.
Patxi Bisquertek orain eskuartean duen proiektua da Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko filma. Argentinan egin du "Ombuaren Itzala" lanaren errodajearen lehen zatia eta Euskal Herrian osatuko du bigarren partea. Irailerako amaitzea espero du Zizurkilgo aktore eta zinegileak.