Faktoria
Gipuzkoako Ogasun diputatua
Jokin Perona: "Alokairua errazteko segurtasun juridiko gehiago eman behar zaie maizter zein jabeei"
P.G. | EITB Media
Gipuzkoako Ogasun diputatuarekin hitz egin dugu "Faktoria" saioan, fiskalitatearen erreformak nondik nora jo behar duen aztertzeko, Batzar Nagusietako ponentziak osatutako txostenari buruz. Etxebizitzaren arazoa begiz jota, fiskalitatea badela tresna esan digu, baina ez bakarra.
-
Jokin Perona, Gipuzkoako ogasun diputatua
12:29 min
Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuaren arabera, etxebizitarako sarbidea errazteko bidean zer neurri hartu behar diren adosteko, diagnostikoa partekatu behar da indar politikoekin eta udalen, aldundien eta Jaurlaritzaren artean: "Argi dago gabezia dagoela erosteko zein alokatzeko. Etxebizitza gehiago egiteko zer egin behar den aztertu behar da, epe motzeko zein luzeko neurriak egon daitezke baina ez soilik fiskalitatetik. Hiru maila instituzionaletan gainera.... besteak beste etxebizitza hutsak azalerazi behar dira baina horretarako segurtasun juridikoa eman behar zaie jabeei zein maizterrei eta etxebizitza pulbiko gheiago eraiki behar a, baina hori Jaurlaritzari dagokio".
Urte amaierarako prest egon daitekeen erreforma fiskalari buruz, Peronak esan du modu armonizatuan egingo dutela hiru ogasunek, hori dela "bokazioa". Eta Imanol Pradales lehendakariak herri erronkei aurera egiteko aurrekontu handiagoa nahi duela esan eta gero, Peronak adierazi du industria indartsuak babestu eta zaintzea dela politika publikoak aurrera eramateko modurik onena: "Egun dugun eskema fiskala ona da, baina horrek ez du esan nahi egokitu behar ez denik".
Peronak gaineratu du, erreformaren ardatza pertsona fisikoen gaineko zerga izan ote daitekeen galdetuta, "kontuz ibili behar dela neurri zabalak kolektibo guztiei hedatzearekin, helburuak onak izan arren, fiskalitatea agina ez delako mekanismo onena. fiskalitatea ondo, zentzuz eta zuhurtziaz erabili behar da".