Faktoria
Erresuma Batuko hauteskundeak
Koldo Casla: "Politika britaniarra oso basatia da"
Koldo Casla, Essexeko unibertsitatean nazioarteko zuzendibdearen irakaslea da. "Faktoria"n aztertu ditugu berarekin Erresuma Batuko hauteskundeen emaitzak.Eta dio, "hau ez dela Starmerrek edo laboristek emaitza bereziki onak lortu duten eguna, baizik eta kontserbadoreentzako oso gau txarra".
-
Gehiengo historikoa eskuratuta, laboristek amaiera eman diote 14 utek ogobernu kontserbadoreei.
21:49 min
"Duela bost urte, laboristek 90 urteko emaitzik txarrenak lortu zituzten; bost urte geroago, atzo, kontserbadoreek bere historiako txarrenak. Moderazioaren herrialdetzat jotzen den Erresuma Batuan politika oso basatia da". Koldo Caslaren gogoeta da ikusita, nolako garaipena lortu duten laboristek eta nola hondoratu diren kontserbadoreak.
Argi du kontserbadoreak zigortu nahi izan dituztela boto emaileek eta dio Starmer laboristak ez duela lortu ezta ere ilusioa piztea. Eta kezkatuta ere azaldu da Nigel Farage, REFORM UK, eskuin muturrreko alderdiak, boto asko lortu dituelako (4 milioi pasa), nahiz eta eserleketuan laura mugatu. inmigrazioaren gaiairi dagokionez, "alderdi kontserbadorean ezezik, eztabaida publikoan eragiten ere saiatuko da nahiz eta gobernuan ez egon. Farage oso pertsona ezaguna da Erresuma Batuan eta saiatuko da inmingrazioaren gaiari eusten".
Eskoziako indepdentistek jasan duten jipoia eta berdeen gorakadaz ere hitz egin du Koldo Caslak. 14 urteko aro kontserbadorearea amaituy eta gero zer datorren hausnartzen lagun digu gaur "Faktoria"n, Kolso Caslak.