Itxi

Faktoria

Txirrindularitza

Xuban Errazkin: "Ez da erraza asimilatzea podiumean zurekin izan zirenak orain Tourra irabazten ari direla"

Xuban Errazkin txirrindulari ohiak lau urteko zigorra jaso zuen, txirrindularitza utzi eta motor istripu larria izan zuen, baina senideen babesari eta laguntza psikologikoari esker, aurrera egin, indarberritu, eta bizikletaz beste era batera gozatzen ikasi du. Coach lanetan dabil orain.

  • Xuban Errazkin

    Xuban Errazkin

    21:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pogacarrekin batera podiumera igo zen eta Vingegaardekin batera ere ibili izan zen Xuban Errazkin txirrindulari ohia. Baina asma gaitzari aurre egiteko hartzen zuen botikari zegokion dokumentazioa berandu aurkeztu, eta lau urteko zigorra jarri zioten. Gogorra izan zen asimilatzeko, laguntza psikologikoa behar izan zuen. Presio izugarria sentitu zuen, eta txirrindularitza utzi behar izan zuen.

Hori nahikoa ez, eta, ondoren, motor istripu larria izan zuen. ZIUn egon zen eta gurpildun aulkian geratuko zela esan zioten, baina burugogorkeriaz, eta senideen eta neska-lagunaren babesarekin, zulotik irtetea lortu zuen.

Bizitako guztiak eman dion jakintzarekin eta jaso duen heziketa baliatuta, coach lanetan ibiltzen da gaur egun

Entzun elkarrizketa osoa!