Itxi

Faktoria

PARISKO 1924KO OLINPIAR JOKOAK

J.M. LIZARTZA: "Duela 100 urte, Parisko joko olinpikoetan izan zen Gabino aitona"

Gabino Lizartza Berastegiko atletak Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 1924an, disko-jaurtiketan. Palankari trebea zen Martintxone baserriko kirolaria, eta Jesus Mari Lizartza bilobak 'Faktoria'n esan digunez, Estatu mailako marka hautsi zuen.

  • Gabino Lizartza Berastegiko palankaria

    Gabino Lizartza Berastegiko palankaria

Gabino Lizartza, Berastegiko baserritarra eta kirolaria, palanka-jokoan eta disko-jaurtiketan trebea zen oso. Estatu mailako marka hautsi zuela esan du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan Jesus Mari Lizartza bilobak, eta duela mende bat, 1924an, Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuela.

Tolosako Berazubiko kirolgunean entrenatzen zuen, eta Espainiako markari eutsi zion 12 urtez. Pasadizoren bat ere kontatu du bilobak. Parisko 1924ko Olinpiar Jokoetan galtza motzetan aritu behar zela esan ziotenean ia-ia atzera egin zuen, baina berehala konbentzitu zuten eta disko-jaurtiketan parte hartu zuen.

San Telmo Museoan dagoen "euskal barra" edo palankaren jatorria eta historia kontatu digu Miren Akordagoitiak, San Telmo Museoko Hezkuntza alorreko arduradunak.