Faktoria
EAJ
Oihane Agirregoitia: "Kezka daukagu. Venezuelako emaitzak nola egiaztatuko diren jakin beharra dago"
EAJko europarlamentarioak adierazi du nazioarteko erakundeek elkarlanean eskatu behar dutela gardentasuna eta emaitzak "direnak direla ere" ezin dela inolaz ere onartu biolentzia erabil dadin
-
Oihane Agirregoitia
22:29 min
Oihane Agirregoitia EAJko europarlamentariak kezka agertu du Venezuelako hauteskunde prozesuaren gardentasunari buruz. Hauteskundeen aurretik boto-emaileek zituzten zailtasunak salatu zituztela gogorau du, Venezuelak Europako Batasuna begirale gisa ez duela gogoratu eta, hauteskunde emaitzak jakin ondoren, kezka horretatik beretik, eskatu du gardentasunez egiaztatu behar direla Nicolas Madurori garaipena eman dioten emaitzak. Nolanahi ere, "emaitzak direnak direla ere, biolentzia erabili dadin inolaz ere ezin dela onartu" azpimarratu du.
Europako parlamentuko legengintzaldi berriaz, bestalde, Ursula Von der Leyeni Europako batzordeburu izateko emandako aldeko botoa "boto kritikoa" izan dela adierazi du eta eskuinmuturrarekin akordioarik ez dela egingo bermatzeko "adi-adi" egongo direla azpimarratu. Migrazioarena jo du legegintzaldi honetako erronka nagusietako bat eta benetako politika koordinatu eta integrala eskatu du, "pertsonak, diruaren truke, merkantzia gisa" hartuko ez dituena. Etxebizitza arloko komisario berri bat izateko Von der Leyenek egindak iragarpenaz, berriz, esan du ongietorria izango direla arazo horri aurre egiteko ekimenak, beti ere, hemengo konpetentziak gainditzen ez baditu.