Faktoria
EHUko esperientzia ikasgelak
25 urte, nagusien jakinmina asetzen
Mende laurden bete dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Esperientzia Ikasgelek. Iñaki Garcia ikasleak, Kontxi Arin ikasle ohiak eta Amaia Irazusta Gipuzkoako ikasgelen zuzendariak, gela horietan bizi den pasioaren berri eman digute
-
Iñaki Garcia Muruamendiaraz ikaslea eta Amaia Irazusta Gipuzkoako gelen zuzendaria
25:06 min
Gipuzkoan eta Bizkaian hasi ziren, 1999 urtean. Handik gutxira hasi zen Kontxi Arin, unibertsitatean. Ordura arte etxeko lanetan zebilen baino beti izan zuen jakinmin haundia. Hala abiatu zen beste nagusi kuadrila bat eta, arrakasta ikusita, handik gutxira zabaldu zuten ekimena Arabara. Hori bakarrik ez, gizarte zientzietako titulua ez ezik, graduko ikasketak egiteko aukera ere zabaldu behar izan du 25 urte hauetan Euskal Herriko Unibertsitateak. Iñaki Garcia, adibidez, Filosofia graduko ikasgaiak egiten ari da eta uda honetan, Metafisika ikasgaian izango dituen irakurgaiak aurreratzen ari da. Pasioz ari dira ikasleak bertan, jakinmina asetzen eta harreman berriak lantzen ere bai. Ekimenak alde horretatik duen balioa azpimarratu du Amaia Irazustak, Ikasgelen Gipuzkoako zuzendariak.