Faktoria
ARRANTZA
Hegaluzearen kanpainaren erdian, iazko kopuruetara heltzeko esperantzan
Orain arte, 4 milioi deskarga egin dituzte Gipuzkoako portuetan. Hegaluzeaz eta oro har arrantza sektorearen egoeraz aritu dira 'Faktoria' saioan Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkaria eta Eusebio Aranzamendi Ondarroako kofradiako lehendakaria.
-
Hegaluzea, artxiboko irudi batean.
23:58 min
Hegaluzea "modu erregularrean" ari dira arrantzatzen, Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkariak 'Faktoria' saioan azaldu duenez. Gehienbat Galizia eta Asturias inguruan ari dira arrantzan, eta Euskal Herriko lonjetan saltzeko, kamioietan ekartzen ari dira hegaluzea. Garmendiaren hitzetan, Gipuzkoan, gertu dituzte 4 milioi deskargak, eta kontuan hartuta kanpaina urrian bukatu ohi dela, lehengo urteko kopuruetara helduko direla aurreikusi du.
Prezioari dagokionez, 3 euro eta erdian dago batez besteko prezioa; "nahiko eskas", arrantza sektorekoei gastuak igo egin zaizkiela aintzat hartuta.
Antxoaren eta berdelaren kanpainaz ere aritu dira Garmendia eta Eusebio Aranzamendi Ondarroako kofradiako lehendakaria, baita Ursula Von Der Leyen Europar Batzordeko presidenteak egindako iragarpenaz; hau da, Arrantza komisario bat izendatzeko asmoaz.