Faktoria
Bilboko alkatea
Juan Mari Aburto: "Bilboko kaleetan ezin da saldu produktu ilegalik edo osasun baimenik ez duen jakirik"
Bilboko Aste Nagusiaren lehen txanpa pasata, Juan Mari Aburto izan dugu FAKTORIAn. Argi-ilunez mintzatu da, jai giroaz, segurtasunaz, txosnei buruz.....kale salmentaz eta etxegabeez.... gai ugari aipàtu ditu Bilboko alkateak.
-
Juan Mar Aburto, Bilboko alkatea.
28:06 min
Hemendik egun batzutara, Aste Nagusia "itzela" izan dela esatea nahiko luke Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak. Festak ondo hasi direla esan digu eta segurtasunaz galdetuta, oraingoz gauzak ez doazela gaizki azpimarratu du, "15 bat atxilotu baina ezer larririk ez, gehien bat lapurreta txikiak. Iazko Aste Nagusiko lehen bi egunetan baino delikuentzia gutxiago". Baina onartudu balantze egokia egiteko egun gehiago behar direla.
Kale saltzaileei dgaokienez berriz, Bilboko alkateak ukatu egin du beraien aurkako neurri berrezirik jarri dutenik baina errespetoz jokatu beharra aldarrikatu du: " Bilboko kaleetan ezin da saldu prpoduktu ilegalik". Jakinarazi du ENBOLO sindikatuarekin harremanetan daudela kale saltzaileen arazoari irtenbide bat emateko, "jakin badakigu eta bazterkerian edo bazterkeria arriskuan dagoen jendean ere ari garela eta aldi berean Bilboko merkataritza ere babestu behar da". Bart gauean Areeta inguruan azaldu diren jaki Baimenik gabeko janari saultzaileen gaineko kontrola ere egiten ari dira udaltzainak eta daturik eman ez badu ere, lehen bi egunetan salgai zeuden janari produktuak atxiki dituztela baieztatu du.
Zenbait txosna eta gunetan azaldu diren bere karikaturak direla eta, minduta azaldu da Bilboko alkatea. KArikatura horietako asko kritikak baino irainak direla adierazxi du Juan Mari Aburtok.