Itxi

Faktoria

GEROA BAIko kidea

Maria Solana: "Chivite presidente denetik handitu egin da gobernu nafarraren dependentzia Madrilekiko"

Maria Solana, Geroa Baiko kidea kontent azaldu da bere alderdiak Nafarroako gobernuan kudeatzen dituen sailen lanarekin. Bazkide duten PSNri buruz, errespetoz ondo ari direla elkarrekin onartu, "nahiz eta gai batzutan ezadostasun handia izan, hala nola hezkuntzan edo euskararen alorrean".

  • Maria Solana, Gero Bai

    Maria Solana, Gero Bai

    25:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kataluniako finantziazio berezituaren inguruan sortutako nahasmenari lotuta mintzatu zaigu  Maria Solana Geroa Baiko bozeramailea  FAKTORIAn. Bera ere ezustean harrapatu dute Maria Jesus Monteroren adierazpenek. Orain arte esandakoen arabera Maria Solanak espero zuen Euskadi eta Nafarroako hitzarmen ekonomikoen antzeko zerbait, batez ere Kataluniatik etorri diren mezuei kaso eginda.

Nolanahi ere, Geroa Baiko bozeramaileak harridura ez du erakutsi sozialisten jarreraren aurrean, haren aburuz, Nafarroako Gobernuan ere sozialistak ez dira emandako hitza betetzen ari arlo askotan.

Bestalde, Maria Chivite Nafarroako presidenteak k egonkortasuna, batasuna eta krispaziorik eza azpimarratzen duen bitartean, Geroa Baiko Maria Solanak argi utzi nahi du, hark egindakoaz harro dagoela, baina Gobernua orokorrean hartuta, ez horrenbeste... Horregatik, sozialistek negoziazio orotan emandako hitza bete beharko luketela adierazi du. Badira ordea adostu gabeko arloak.....Eta arlo horiek dira, hezkuntza esaterako, edota euskara, desadostasun handia dakarrena beti. Are gehiago, Solanak azaldu du Chiviteren Madrilekiko dependentzia gero eta handiagoa dela...

Horren adibide Solanaren ustez, Abiadura Handiko Trenaren afera; Nafarroatik kanpoko sozialistek Gasteiz lehenetsi duten bitartean, Nafar sozialistek ez dute garbi esaten, eta iritzi aldakorra izan dute. Badakizue, Geroa Baik Ezkiotik egin nahi duela, Europarekin lotura bertatik egitea hobesten baitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia