Faktoria
KURSAAL
Iker Goikoetxea: “Biztanlegoaren garapenean ekarpena egiten dugu, kulturak aberasten gaitu”
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
25 urte bete berritan gonbidatu dugu Kursaal jauregiaren zuzendari kudeatzailea Euskadi Irratiko Faktoria Albistegira. Esku artean dituzten proiektuen berri eman digu.
-
IKER GOIKOETXEA
20:47 min
Mende laurdenaren balorazio positiboa egin du Goikoetxeak. Hasieran egindako inbertsio ekonomikoa 25 aldiz gainditu du kongresu jauregiak; baina horrekin batera neurtu ezin daitezkeen adierazleak hartu behar direla esan digu Goikoetxeak. Aitortuta zenbait ekitalditarako txiki geratu dela, oraindik hazteko aukera ikusten du Goikoetxeak. Aurreratu digunez, batez ere, estatu mailako medikuntza kongresuak eta nazioarte mailako zientzia arloko kongresuak etorriko dira datozen urteetan.
Kursaal erakundeak esku artean duen beste erronketako bat da beraiek kudeatzen duten Miramar jauregia berritzea. Goikoetxearen arabera, berrikuntza lanek erabat errespetatuko dute eraikinaren izaera eta arkitektura.