Faktoria
Osasun mahaiaz
Pello Igeregi:"Aurrekontuak handitu ezean ez dago Osakidetzaren egoera iraultzerik".
ELAko negoziazio kolektiboaren arduradunak adierazi du gaurko Osasun mahaiaren bileraren atzean ez dagoela benetan negoziatzeko borondaterik: "lehendik badago negoziazio mahai bat Osakidetza eta blokeatuta dago, edukirik gabe. Propaganda helburua ikusten diogu gaurkoari".
-
ELAk ez du parte hartuko Osasun mahaiaren bileran.
3:57 min
Pello Igeregi, ELAko negoziaketa kolektiboaren arduradunak adierazi du, Osasun sailak ELArekin benetan negoziatu nahi izan duenean, izan direla elkarrizketak modu diskretoan eta aztertu izan dutela zoru partekatu bat bazegoen akordietara iristeko. Osasun sistema hobetzeko asmoz gaur egingo den bileraren atarian, Igeregik berretsi du ELARen iritzirako, gutxieneko zorua dela pribatizazioe aurre egitea, baliabideak gehitzea, langileei egonkortasuna ematea eta batez ere, aurrekontua gehitzea. "Lehendakariak berak esan du ordea aurrekontuak negoziazio honetatik kanpo gelditu behar duela eta aurrekontu hobekuntzarik gabeko mahaia batean guk ez dugu parte hartu nahi".
Gaurko bilerak helburu proagandistikoa duela iritzi dio eta aipatu du ELAk erabakia hartuta duela elkarrizketa sozialeko mahaietan ez hartzeko, itxurazkoak direlako eta "langileen kontrako neurriak hartzeko baliatzen direlako".
Igeregik argitu du halare, Osasun sailak badalidela nahiz izanez gero ELArekin hitz egin dezakeela eta interlokuzioaren ateak zabalik jarraitzen duela azpimarratu du.