Itxi

Faktoria

Pello Otxandiano, EHBILDU

Pello Otxandiano: 'Jeltzaleen presidentea izan da kode etikoa hausten lehena'

EHBilduren Legebiltzarreko bozeramaleak uste du Ortuzarrek oposizioaren ekimenak erasotzat jotzea 'hiperbole' hutsa dela. Otxandianok Euskadi Irratian gogoratu du 'kode etikoak konpromisoetako bat da hiperbole horiei muga jartzea'

  • Pello Otxandiano, EHBilduk Legebiltzarrean duen bozeramalea Faktoria Euskadi Irratian

    Pello Otxandiano, EHBilduk Legebiltzarrean duen bozeramalea Faktoria Euskadi Irratian

    25:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pello Otxandianoren hitzetan 'eskandalua da' UPNk sare sozialetan zabaldu duen irudia: Arnaldo Otegiri buruzagi abertzalea eskuan arma eta sozialisten atea jotzen ageri da fotokuntaketan. Otxandianok dio bideo hori 'ultraeskuinak sareez egiten duen erabileraren' adibide dela baina, bereziki harritzen duena da atzoko albiste hau inork gogor salatu ez izana. 'Beste inori egin izan baliote erantzuna beste bat litzake baina, ematen du, Arnaldo Otegiren kontra edozer gauza esan litekeela edozein modutan'. 

Gertatu dena oso larritzat jo du Otxandiano, are gehiago, kode etiko bati buruz eztabaidatzen ari denean. Ildo horretatik, Andoni Ortuzar EAJren presidenteari egin dio kritika: 'jeltzaleen presidentea izan da kode etikoa hausten lehena', oposizioaren ekimen parlamentarioak erasotzat jo dituelako.

OSASUN MAHAIA

Bidea hasi duen osasun mahaiari buruz galdetuta, EHBILDUren bozeramaleak dio jaurlaritzak ez duela benetako diagnostikorik aurkeztu, datu konpilazio bat egin zuen eta datu horiek publikoak dira. 'Gobernuak mahai gainean jarri behar du beren ustez zer den Osakidetzan gertatzen ari dena, jatorrian zer dagoen, zerk huts egin duen eta zer den konpondu behar dena'. Hala ere, Imanol Pradalesen jarrerari ikusi dio aldakea, aurreko Jaurlaritzak egindakoaren aurrean norabide aldeketa eta eskaria egin d: 'Osasun esparruan aurreko gobernuari zuzenketa egin bazaio, hezkuntza ere behar da'. EHBilduko bozeramalearen ustez hezkuntza legearen kudeaketa hankaz gora joan zen eta  'Iñigo Urkullu izan zeb hijaera giruej gabjaz gira bota zituela. Zuzenketa behar da, hezkuntza itunaren izpiritua berreskuratzeko'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz