Itxi

Faktoria

Bioetika

Itziar Alkorta: "Haurren jaiolekua ezkutatzeak talka egiten du haurraren jakiteko eskubidearekin"

Subrogazioz jaiotako haurren jaiolekua ezkutatzeko sententzia eman berri du Gorenak, nazioarteko adopzioetan ematen den aukerarekin parekatuta. Pertsona guztiek euren jatorria zein den jakiteko eskubidea aldarrikatu du Blancak, Errumaniatik adopzioan ekarri zuten donostiarrak.

  • haur bat, jolasean

    haur bat, jolasean

    19:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Auzitegi Gorenak eman berri du epaia. Haurdunaldi subrogatuaz jaiotzen diren haurrak Espainiar estatuan jaio izan balira bezala inskribitzeko aukera izango dute guraosek. Gorenak argudiatu du diskriminatzailea litzatekeela bestela, atzerritik adopzioan ekarritako haurrek badutelako eskubide hori lehendik. Familiaren eta haurraren intimitatea babestu nahi izan duela ere badio Gorenak. Itziar Alkortak zuzenbide irakasle eta bioetikariak iritzi dio, ordea, haurrak jakiteko duen eskubidearekin talka egiten duela sententzi horrek eta sekretua jartzen duela egiaren gainean.

Itziar Alkorta

Itziar Alkorta

Haurren jakiteko eskubideaz mintzatu zaigu baita ere Blanca. Errumanian jaio zen bera eta adopzioan ekarri zuten bere gurasoek bere jaioterria inoiz ezkutatu ez ziotelako osatu ahal izan du bere bizitzaren historia eta, horrekin batera, bere identitatea