Faktoria
EHU ERREKTORE HAUTESKUNDEAK
Abian da EHUko errektoretzarako hauteskunde kanpaina, zein dira bi hautagaien programako gakoak?
mAITANE suBIJANA | eitB mEDIA
Aspaldian ez bezala, azaroaren 26an egingo diren hauteskundeetan aurten bi hautagai lehiatuko dira: Eva Ferreira egungo errektorea eta Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidearen katredaduna. "Faktoria"n hautagaiek euren programak aurkeztu dituzte.
-
EHU-UPV
21:06 min
Hauteskundeak irabazten dituen errektoreak, lehenbizikoz 6 urtez gidatu beharko du EHU, ez orain artean bezala, lau urtez. Lehia horretarako hauteskunde kanpaina abiatu den honetan, Eva Ferreira egungo errektoreak, eta Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidearen katredadunak nork bere proposamenak aurkeztu ditu Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean, proposatutako gai gatazkatsuenen inguruan.
Langileen artean kezka iturri nagusi dira, batez ere, lan baldintza prekarioak, tartean, LOSU Espainiako unibertsitate sistemaren lege ornagikoarekin ordezkoen jarduna mugatu eta gehienezko 800 euroko soldatak ezarri izana, baina gehiegizko burokratizazioa, euskara eta berdintasuna ere.
Ordezkoen inguruan sortutako protestei lotuta, Ferreiraren taldeak ordezkoen kopurua murriztu, eta bakanteena handitzeko apustua egin du. Bengoetxearenak, berriz, legearen interpretazio okerra egin dela adierazi du, eta uste du badirela bestelako irtenbideak.
Ferreiraren taldeak, osasuna eta hezkuntza hobetzeko proposamenak lehenetsi ditu; Bengoetxeak, gobernantza modu horizontalagoa aldarrikatu du eta zaintzaren komunitatea sustatzeko beharra.