Itxi

Faktoria

Zaldien albaitaria

Aiora Urkiaga, zaldien albaitaria: "Moxalek amaren kaka jaten dute"

Zaldien albaitaria da Galizian Aiora Urkiaga ondarroarra. Behoka izeneko enpresa dauka eta bere lanaz aritu zaigu Faktorian. Besteak beste kontatu digu, moxalen digestio aparatua erabat garatu arten amaren kaka jaten dutela moxalek mikrobiota lortzeko.

  • Aiora Urkiaga zaldien albaitaria eta Faktoriako Ondas "zaldia"

    Aiora Urkiaga zaldien albaitaria eta Faktoriako Ondas "zaldia"

    20:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bost urterekin maitemindu zen zaldiekin Aiora Urkiaga. Durangora joaten zen zalditegira eta orduantxe ikusi zuen argi, albaitari izan nahi zuela. Zaldien albaitari. Ikasketak amaitu ondorenetik Lugon ari da lanean; bertan jarri du Behoka izeneko enpresa eta besteak beste, zaldien plasma sortzen du laborategian. Denetik egitea tokatzen zaio Urkiagari eta zaldien dentista ere badela azaldu digu. Zaldiei hortzak etengabe hazten baitzaizkie eta urtero limatu behar izaten zaizkie gehiegi ez luzatzeko.