Faktoria
Ertza dantzan, 20 urte
Asier Zabaleta: "Gurasoen jatetxean, gortina batekin nire antzoki txikia eraikitzen nuen"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Duela 20 urte sortu zuen Asier Zabaletak Ertza dantza konpainiak; nabari zaio bere bizitzaren ardatza dela dantza, eta bere ibilbidean hartu dituen erabaki guztiak bihozkaden aginduetara egin dituela.
-
Asier Zabaleta, Ertza konpainia
26:46 min
Ezkio-Itsason jaio zen Asier Zabaleta, eta 9 urterekin Donostian jarraitu zituen derrigorrezko ikasketak. Ondoren iritsi ziren Bilbon Arte Ederrak ikasteko urteak, baita Genevan dantza ikasketatan sakontzeko aukerak, baina dantzarako pasioak lagundu dio beti batetik bestera. Joan dira hogei urte Ertza Konpainiaren sorreratik, eta bide horretan ikasitakoak, gozatutakoak eta bizitakoak bildu ditugu.