Faktoria
AA IA Adimen artifiziala
Adimen Artifiziala enpresako lan batzuk automatizatzeko, baita lanpostuetako hautagaien lehen galbaherako ere
Durangoko We Are Clickers enpresan adimen artifizialari buruzko aholkularitza eskaintzen dute enpresetan, komertzioetan eta beste edozein negoziotan AAri esker lana nola automatizatu, arindu aztertu eta prozesuak ezartzeko. Nolanahi, AAk ez duela pertsona ordezkatuko garbi dute bertako adituek.
-
We Are Clickers enpresaren Durangoko bulegoan Leire Legarreta eta Joseba Maiz lankideekin.
26:55 min



Leire Legarreta da We Are Clickers enpresaren sortzailea eta Joseba Maiz berriz, matematikaria eta datu zientzilaria. Biekin aztertu ditugu adimen artifizialaren aukerak eta erabilerarako ezarritako arauak.
Enpresetan eskaintza komertziala egitea lan nekoso eta luzea izan ohi dela diote eta adimen artifizialari esker asko azkartu daitekeela prozesua. Edo biltegi batean albaranak egitea asko erraztu daitekeela. Langileak denbora hori balio erantsia duten zereginetarako izateko aukera ematen du.
Eustaten laguntzaile birtuala ari dira sortzen oraintxe, eta martxan jarri berri dute Durangoko merkatarientzat laguntzaile edo chatbota ere.
BAICek, Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak urrian aurkeztutako txostenaren arabera, Euskadin, enpresen % 12k darabilte AAn, erakunde publikoetan % 16koa da ezarpen maila eta AA darabilten enpresen fakturazioa % 7 hazi da. Jarduera zientifikoak, informazio eta komunikazio sektorea eta manufaktura dira nabarmentzen diren esparruak, baina guztira badira hamabost adimen artifiziala erabiltzen duten sektoreak.
We Are Clickers duela ia bost urte sortu zuten eta hiruzpalau ziren orduan. Orain ia hogei langile ditu.