Itxi

Faktoria

Mixel Aire hil da

Jean Louis Harinordoki: "Euskaldun osoa norbait bazen, Mixel zen"

Mixel Aire bertsolariaren bertso-lagun eta laguna izan da Harinordoki eta hari buruz hitz egin digu hil den goizean berean. "Hizlari ederra, bertsolaria, kantaria, abertzalea, euskalzalea eta Euskal Herriaren etorkizunaz kezkatutako gizona" izan dela adierazi digu.

  • Mixel Aire Etxebarren

    Mixel Aire Etxebarren

    10:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mixel Aire Etxebarren hil da gaur goizean 80 urte zituela. Mixel Aire "Xalbador"en semea, Aire ahizpen aita, bertsolaria, artzaina eta kantaria. 1967 garren urtean hasi zen bertsotan plazan. Euskal Herriko txapelketan hirutan hartu zuen parte, Nafarroakoan 17 aldiz eta hirutan irabazi ere bai....

Jean Louis Harinordoki Baigorriko bertsolariak hitz egin digu Urepeleko bertsolariari buruz. Elkarrekin plazetan kantari ibiliaren poderioz, ondo ezagutzen zuen Mixel. Autoa ere askotan partekatu zuten eta harengandik bertsotan asko ikasi zuela aitortu digu. Bertso sakonak egiten zituela kontatu digu, hizlari ederra zela, ederki kantatzen zuela, abesti zahar eta berriagoak erruz zekizkiela buruz, hiztegi aberatsa, euskalzalea, abertzalea, Euskal Herriaren etorkizunaz kezkatuta bizi zena. "Euskaldun osoa norbait bazen, Mixel zen", horrelaxe borobildu du Mixel Aireren soslaia Harinordokik Faktoria saioan