Itxi

Faktoria

Bioetika

Gure osasun datuak Europa osoan elkarbanatuko dira

Osasun Datuen Europako Esparrua sortu berri da. Zentru eta herrialde diferentetako datuak koordinatuko ditu eta transferitu ere egingo dira, ikerketarako eta osasun publikoko politikak diseinatzeko

  • Basurtuko ospitaleko kontsulta bat

    Basurtuko ospitaleko kontsulta bat

    22:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Osasun Datuen Esparru europarra onartu berri da. Indarrean sartu eta erabat gauzatzen denean, sortzen ditugun osasun datuak konpartitu egingo dira: bai osasun publikokoak, ba pribatukoak; baina baita erkidego eta herrialde diferentetan artatu gaituztenean sortutakoak ere.  Sistema berean konpartituko dira datu guztiak eta transferitu egingo dira, ikerketarako edo politika publikoak diseinatu ahal izateko. Itziar Alkorta EHUko iraskalea eta Asier Albizu Basque Health Clusterreko lehendakari eta Biolan-eko zuzendaria aritu dira gaiak dituen erronka etikoez eta sortuko dituen aukerez.